Aurreko urtearen hasieran kaleratu zuen Deserrite taldeak bere lehenengo diskoa, eta ordutik ez da eszenatokietatik jaitsi; bihar, larunbata, Zentral 2 aretoan kontzertua emanen du, Navarra Music Commission erakundeak antolatutako Kuxkuxean zikloaren barruan. Ateak 21:30ean irekiko dituzte eta kontzertua 22:00etan hasiko da. Taquilla inversaren formula izanen da, eta ikuskizuna amaitzean norberak erabakiko du zenbat ematen duen.
Iñaki Gasko eta Gaizka Okaña gitarra joleak, Luken Goikoetxea bajistak, Hodei Alegre bateria joleak eta Jesus Palop abeslariak osatzen dute Deserrite taldea; 2020an sortu zuten, eta 2023an kaleratu zuten taldearen izen bereko diskoa zazpi abestirekin.
Kuxkuxean Navarra Music Commissionek herrialdeko talde berriak sustatzeko eta haien lana aurkezteko antolatu duen programa bat da. Guztira, programaren barruan sei kontzertu izan dira, tartean bihar talde sakandarrak emanen duena.