UGT eta CCOO sindikatuek deituta, autobus gidariak grebara deituta zeuden atzo. Protesta egun horrekin sindikatuen exijitu zuten lanbidearen nekagarritasunagatik eta arriskugarritasunagatik koefiziente murriztaileak ezartzea, gidarien erretiro adina 60 urtera aurreratzeko. Bi sindikatuen iritziz autobus gidari lana legeak erretiro lana aurreratzeko aurreikusten dituen "neke" eta "arrisku" irizpideetan sartzen da. Osasun eta merkantzien garraioko sektoreetan sindikatuek eta patronalak hori jasotzen duten akordioak sinatu dituzte.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, hiriarteko errepideko bidaiarien garraiorako atzoko deitutako greba orokorra gorabeherarik gabe pasa zen. Gobernuak gutxieneko zerbitzuekin eskola-garraioko zerbitzuaren estaldura osoa ziurtatu zuen, eta ikasleei beren ikastetxeetara normaltasunez iristea ahalbidetu zien. Era berean, ikastetxeetara eta okupazio zentroetara joaten diren desgaituentzako garraioa bermatu zen, hezkuntzarako eta okupazio-jardueretan parte hartzeko duten eskubidea babesteko.
Nafarroako biztanle gehienak artatzen dituzten ibilbideek grebaren jarraipen handia izan zuten, baina ezarritako gutxieneko zerbitzuak bete ziren, kasu horretan %40koak. Gutxieneko zerbitzu horiek puntako orduetan finkatu ziren lehentasunez, eta garraio publikoaren mende dauden pertsonen eguneroko jardueretarako mugikortasuna mantentzea ahalbidetu zutela adierazi du foru administrazioak.