Lehen maila Autonomikoan seigarren jardunaldia jokatu zen. Arbizu Kirol Taldeak Cascanten jokatu zuen, Canteraren kontra, eta arbizuarrek sari ederra ekarri zuen Erriberatik, 2-4 gailendu baitziren. Mattin Petriatik eta Urtzi Nazabalek 0-2 aurreratu zuten Arbizu, baina Canterak bina berdintzea lortu zuen. Arbizuarren garrari esker, Urtzi Nazabalek beste bi gol sartu zituen, taldeari garaipena emanez eta berak hat tricka lortuz. Bestalde, Altsasuk atseden jardunaldia zuen.
Anaitasuna da lehen maila autonomikoko liderra (16 puntu). Arbizu da bigarrena (13 puntu) eta Altsasu zazpigarren (7 puntu). Asteburuan ez dago jardunaldirik. Hurrengo asteburuan Arbizu Kirol Taldeak Subiza Cendea de Galar hartuko du, eta Altsasuk Tafallan jokatuko du, Vulcanizados Ruiz Tafaren kontra.