Urriaren 26an Euskadiko Bigarren mailako Aizkolarien bigarren kanporaketa jokatu zen Balmasedan. Iker Gorriti uhartearra seigarren sailkatu zen, eta ez zen finalerako sailkatu.
Aldiz, urriaren 13an Elgoibarren jokatutako lehen kanporaketan Iban Resanok azaroaren 17an Azkoitian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.