Txirrindularitza

Siets Goikoetxea eta Ane Berastegi, gazte talentu sakandarrak

Guaixe 2024ko aza. 6a, 10:45

Siets Goikoetxea eta Ane Berastegi, beka jasotzen. MIGUEL INDURAIN FUNDAZIOA

Bi txirrindulari sakandarrek beka jaso dute

Miguel Indurain Fundazioak eta Rural Kutxak Gazte Talentuen 2024ko bekak eman zituzten urriaren 24an Nafarroa Arenan. 56 kirolari gazte dira onuradunak, tartean Siets Goikoetxea Garde eta Ane Berastegi Jaka txirrindulari sakandarrak. Beken helburua 2006-2009 urteetan jaiotakoen esfortzua eta lorpenak aitortzea da.