Patata operazioa egin zuten

Guaixe 2024ko aza. 5a, 12:00

PeƱakideak ubertearrekin batera. UTZITAKOA

Behartsuen haurrideak kongregazioko asiloarendako izan ziren jasotako jakiak eta dirua.

Iruñeko Alegria peñako kideak Urdiain eta Satrustegi artean ibili ziren domekan, 61. Patata Operazioa izan zen. Ibarrean barna egindako ibilbide horren helburua da jakiak jasotzea Behartsuen Haurrideak kongregazioak Iruñean duen egoitzara eramateko. Peñakideek igandean 250 kilo patata, 300 kilo kalabaza, intxaurrak, porruak, sagarrak, babarrunak eta 293 euro jaso zituzten. Alegria peñako kideek sakandarren elkartasuna eskertu zuten, bereziki Uharte Arakilgo jubilatu elkartearena.