Hilerriak bizi

Guaixe 2024ko aza. 4a, 10:45

Bikote bat hilobiaren parean Olatzagutiko hilerrian.

Hildakoen hobiak bisitatzeko egunak izan dira.

Makina bat sakandar kanposantuetatik pasa ziren joan zen astean. Gehienak Domu Santu Egunean joan ziren, baina aurreko egunetan ere izan ziren hildako eta senideen hobiak bisitatu zituztenak. Askok eta askok loreak eskutan zituztela joan ziren hilerrietara. Jende ugari egonik, hainbat hizketaldi izan ziren kanpo santuetan.