Astekaria

"Jendearekin lan egiten dugu; komunikazioa egokitzen"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko aza. 13a, 13:46

Weiba Liachi eta Nerea Zelaia Komunikazio bitartekaritza zikloko ikasle eta irakasle sakandarrak.

Nerea Zelaia eta Weiba Liachi Komunikazio bitartekaritza Lanbide Heziketako goi mailako zikloaren lehenengo promozioaren irakaslea eta ikaslea dira; "beharra" zegoela esan dute.

Komunikazio zailtasunak dituztenekin lan egiteko trebatzen ari da Weiba Liachi arbizuarra Francisco de Vitoria Gasteizko institutuko Komunikazio bitartekaritza Lanbide Heziketako goi mailako zikloan. Bigarren ikasturtean dago, eta komunikazio bitartekari titulua jasotzen duen lehenengo nafarra izanen da; ikasketa berriak dira, eta haren klasea lehenengo promozioa izanen da. Nerea Zelaia bakaikuarra zeinu hizkuntzarekin zerikusia duten irakasgaien irakaslea da, eta Asun Zelaia urdindarrarekin batera.

Komunikazio bitartekaritza ziklo berri bat da, zergatik eman zenuen izena? 
Weiba. Nik Gizarteratzeko goi maiako zikloa ikasi nahi nuen, eta ez zidaten hartu. Orduan, justu Komunikazio bitartekaritza zikloa atera behar zutela eta Gizarteratzekoarekin antzekoak zirela esan zidaten; arlo soziala latzen duela ere. Aurreko ikasturtean lehenengo maila egin nuen, eta jarraitu dut. Oso gustura egiten ari naiz, klasetan gustura nago eta dena erraz hartzen dut. Ez dakit zer espero nuen, baina asko gustatu zait. 

Irakasleen kasuan, hutsetik egin behar izan dituzue ikasketak, ezta? 
Nerea. Bai. Nik zortea izan dut lehenengo kurtso horretan ez nenegoelako; bigarren ikasturte honetan sartu naiz eta dagoeneko Asunek eta beste lankideek aurreatu dute zer edo zer. Bidea nolabait egina dago. Lehenengo maila nolabait bideratuta dago aurreko urtean eman zutelako, eta bigarren maiala lehendabiziko aldia da ematen dena, baina aurrera. 

Zer da Komunikazio bitartekaritza?

"Bitartekari bat komunikazio arazoak dituen pertsonendako zubi bat da"
WEIBA LIACHI

W. Komunikazio bitartekari batek komunikazio arazoak dituen pertsonendako zubi moduko bat da. Egia da interpreteekin asko nahasten dela, baina bi postu eta perfil desberdin dira. Berez, komunikazio arazoak dituzten eta oraindik autonomia garatu gabe dutenekin lan egiten dugu bitartekariok. Autonomiai baldin badute, nolabait esateko, interprete batek egiten du lana. 

"Komunikazioa behar espezifikoetara egokitzen du; bai sistema desberdinekin bai zeinu hezkuntzarekin"
NEREA ZELAIA

N. Bitartekariak egiten duena da komunikazioa behar espezifikoetara egokitu, bai sistema desberdinekin bai zeinu hizkuntzarekin. Interpreteak dena itzuli egiten du. Orduan, oraindik perfilak nahasten dira, gizarteak bitartekaritza oraindik ezagutzen ez duelako, baina ez du zerikusirik. Guk lan egiten dugu komunikazio arloan behar konplexuak dituzten pertsonekin: gorrak, gor-itsuak, Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dutenekin, iktusa izan duten pertsonekin eta komunikazio aldetik arazoak dituztenekin, hona heldu berriak diren pertsonekin eta beste hizkuntza bat dutenekin... Askotan desgaitasuna duten pertsonekin zentratzen gara, baina hainbat pertsonak izan ditzakete komunikazio arazoak. 

Eta zertan dira antzekoak Gizarteratze eta Komunikazio bitartekaritza? 
W. Jendearekin lan egiten duzula; nik jendearekin egin nahi nuen lan. Batez ere eskoletan. Oraindik asko ezaguzten ez den perfil bat da, baina beharrazkoa dena. 

Nolakoak dira ikasketak? 
W. Lehenengo mailan zeinu hizkuntza pila bat eman genuen, astean sei ordu baino gehiagio ematen genuen; batez ere pertsona gorrekin lan egiteko lantzen zen, eta bigarren mailan zentrata gara gehiago pertsona gor-itsuekin. Sentsibilizazioa irakasgaia izan genuen ere, trebetasunak eta kasa, beste zenbait hizkuntzak ematen direla. 
N. Komunikatzeko sistema handigarriak eta alternatiboak da kasa. Zeinu hizkuntza lantzearekin batera, beeste batzuk ere lantzen dira: piktogramak...

Hizkuntza berriak ikasten ari zarete. 
W. Bai, gutiz. 
N. Sekulako erronka dute, printzipioz bi urtetan hizkuntza bat zerotik ehunera ikasi behar dutelako, eta horretaz gain beste hainbeste komunikatzeko sistema.  

Praktikak egin dituzu edo egingo dituzu? 
W. ASORNAn egingo ditut, Nafarroako Pertsona Gorren Elkartean, Iruñean. Oraindik ez dakit zer lan egingo ditudan. Nik uste komunikazio eta behar espezifikoak behar ditzuten pertsonei egokitze lanak egingo ditudala, batez ere. Justu orain ikasketetan erronka bat egin dugu, eremu artistikoan, eta arteari buruzko esku hartze bat izan da: rap bat pertsona gor-itsuei egokitu dugu. 

Zure burua prest ikusten duzu? 
W. Komunikazio bitartekari bezala zeinu hizkuntza komunikatzeko baliabide bat da, eta ez dugu zeinu hizkuntza ehuneko ehunean jakin behar. Baina ikusi dut ikaskturte batetik bestera eta uda tarteko, erabili gabe egon garela, eta nire burua oso ongi ikusten dut. 
N. Nik ikasturte honeta ezagutu ditut,  urte bakarra daramate, eta ez dira hamabi hilabete, ikasturte bakarra da; berderatzi hilabetetan ikasi dute zeinu hizkuntza. Ingelerako klasetara txiki-txikitatik joaten gara eta ez dugu maila hori lortzen. Pila bat dakite, eta oraindik falta zaie beste kurtso oso bat. 

Bitartekari eta inteprete artean nahasketa ematen da, zertan desberdintzen dira? 
W. Intrepete batek itzuli egiten du.

"Nahasten dira, baina interpreteen eta komunikazio bitartekarien lana desberdina da"
NEREA ZELAIA

N. Eta bitartekari batek behar berezietara egokitzen da. Nahastea ematen da biek zeinu hizkuntza lantzen dugulako, bai intrepretek bai bitartekariek. Bitartekotza oso berria da ere, eta oraindik ezagutu behar da. Biek ere pertsona gor eta gor-itsuekin lan egiten dute, nahiz eta bitartekariek beste eremu batzuetan lan egin dezakete ere. Interpreteek ez dute sistema handigarri edo alternatiboekin lan egiten, eta bitartekariek bai. Interpreteek zilegitasun osoz itzuliko dute hizkuntza batetik bestera; entzuten dutena zeinu hizkuntzara eta ikusten dutena ahozko hizkuntzara, izan gaztelania edo euskara. Elkarrizket ahorretan ez du parte harten, literalki itzultzen du. Orduan, pertsona gor eta gor-itsuek haien iritzia ematen dute zuzenean. Bitartekariek gehiago lan egiten dugu ez besterik hizkuntzarekin baizik informazioaren kudeaketarekin, azalpen gehiago ematen ditugu eta beharretara egokitzen dugu informazio hori. Izan daiteke pertsona gorra izatea eta heldua, eta jubilazioa eskatu behar izatea eta papeleoekin ezin argitu. Interprete batekin joaten bada, gerta liteke zeinu hizkuntza mailagatik edo inguruan ematen den informazioaren zailtasunagatik nahikoa ez izatea, beste azalpen mota bat behar duelako, egokitzapen berezi bat. Gu sartzen gara horretan. Komunikazio arlotik gizarteratzea. 

Sentsibilizazio lana ere egiten duzue.
W. Persona gorrei eta gor-itsuei buruzko informazioan, adibidez. Ikasketak hasi aurretik informazio oso gutxi nuen. Esaterako, gor-mutu esatea oso gaizki dago; edo gorra. Pertsona gorrak dira. Asko enpatizatzen ikasten duzu ere; sentsibilizatzea, azken finean. 

Etorkizunean zertan egingo duzu lan?

"Komunikazio bitartekari lan auskerak asko dira; nik eskolak nahiago ditut"
WEIBA LIACHI

W. Espero dut ikasturte honetan ikasketak bukatzea, eta aukerak asko dira. Elkartetan lan egin daiteke, eta nik nahiago nuke eskola batean lan egitea autismoa duten pertsonekin; ez hain zentratuta pertsona gorrekin. Udaletxetan egin dezakegu lan ere, edo gizarte zerbitzuetan. Agian Gizarteartzerako zikloa ikasiko dut ere, eta horrela bi graduak ditut. Oraindik ez dakit zer egingo duda, egia esan. Momentuz, ziklo hau bukatuko dut. 

Zer sentitzen da lehenengo promozio bateko kide izatean?  
W. Ongi eta gaizki sentitzen zara. Izan ere, guk egin beharko dugu bidea lan mundura joateko. Baina, beste alde batetik, beharra dago, eta horregatik ongi dago. Leheneng mailan hainbat erronka egin genituen eskoletan, eta esan ziguten gure perfila behar dutela. Baina bidea egin arte...
N. Hezkuntza sailakk trebakuntza hau atera du beharra ikusten duelako. Orain falta da hezkuntza sistema beran ere, lan eremuan, kontratzea behar horiek asetu ahal izateko; zirkulua nolabait ixteko. 

Orain arte bitartekaritza lan horrek nork egiten zuen? 
N. Eremuaren edo arloaren arabera pefil batek edo beste batek. Baina egin baino panorama salbatzen dute. Agian pertsona gorren munduan askotan interpreteak egin dute lan hori, hezkuntza mailan logopedak, pedagogo eta hezitzaleek... Inguruan dagoen jendea. Weibak esan bezala, zentroetara goaz eta gure lana egiten egon den pertsonak esaten digu: noski, hori da behar duguna. 

Urriaren hasieran komunikazio bitartekarien topaketak antolatu zenituzten. Zergatik? 
W. Batez ere gure perfila ikustarazteko eta zabaltzeko; borrokarako, gehienbat. Interpreteen zerrendetan ez jartzeko eta desberdintzeko. 

Zer egin zenuten? 
W. Mahi inguru asko egin genituen, elkartetako jende asko joan zen eta gero hizlariak edo ponenteak egon ziren ere. Komnikazio bitartekariak egon ziren ere. 
N. Elkarteren buruen edo ordezkarien hitzaldiak izan ziren, eta komuniakzio bitartekarien ikuspuntua ezagutzen zuten pertsonak ere parte hartu zuten. 

Pixkanaka ikasketa zabaltzen ari dira?

"Komunikaizo bitartekaritza zikloa behar bati erantzuteko sortu da"
NEREA ZELAIA

N. Aldi berean, aurreko ikasturtean, Gasteizen, Elgoibarren eta Barakaldon zabaldu zuten, euskaraz eta goizez. Aurten lehenengo urtea izan da Iruñean zabaldu dutela, baina arratsaldez eta euskaraz. Beharra sumatu dute eta duela urte asko ez zegoela horrelako trebakuntzarik. Komunikazio bitartekaritza ikasketak eta perfila duela zenbait urte sortu zen estatuan, zortzi urte inguru hasi zela promozioak ateratzen. Baina Euskal Herri mailan ez zegoen ezer, baina beharra bazegoen.