Hezkuntza Departamentuak eskola garraioa emateko deialdia egin du

Guaixe 2024ko aza. 11a, 11:17

Lanbide Heziketa institutuko ikaslea autobusera igotzen. ARTXIBOA

Irurtzungo Atakondoa eskolako eta Altsasuko bi institutuetakoak daude tartean. Guztien balioa 192.498,33 eurokoa (BEZik gabe) da.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetara ikasleak garraiatzeko zerbitzuak emateko deialdia egin du. Guztira 152 lote dira 5.174.614,54 euro euroko (BEZik gabe) balioa dutenak. Deialdiaren arabera, eskola garraioa bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin egin beharko da 2024-2025 ikasturtean egiteko. Sinatutako kontratuak ikasturte osotarako luzatzeko aukera izanen da, baina ezin izan dira bost urtez baino gehiago luzatu. Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 20ko 10:00etan despedituko da. 

Hezkuntza Departamentuak eman nahi dituen loteen artean sei ibarreko ikastetxe publikoena da. Bost lote, edo ibilbide, Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko ikasleak eramateko da. Bost loteek 165.496,15 euroko (BEZik gabe) balioa dute ikasturteko. Atzeneko lotea Altsasu Bigarren Hezkuntza Institutura eta Sakana Lanbide Heziketa institutura ikasleak eramateko da. Hezkuntzak zerbitzu horregatik 27.002,18 euro (BEZik gabe) eskaintzen du.