Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hainbat lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei jarraituz, zazpi lan-kontratudun finko izendatu ditu. Alde batetik, Eneka Irizar Martinez eta Erkuden Imaz Larrea gizarte hezitzaileen lanpostuetan ariko dira. B maila lanpostuak dira, lanaldi osokoak. Bestetik, Itziar Tres Borja psikologoaren lanpostua beteko du. A mailako lanpostua da, lanaldi partzialekoa. Alodia Alvaro Igoa, Aranzazu Erbiti Beloki eta Ana Martina Begiristain Jaka gizarte-langileen lanpostuak beteko dituzte. B mailako lanpostuak, aurrenekoa lanaldi osokoa da, eta beste biak partzialak.