Bi sakandar Euskal Herriko txorizo egosien lehiaketako podiumean

Guaixe 2024ko aza. 12a, 10:29

Euskal Herriko X. Txorizo Egosi Lehiaketako podiuma. GUKA.EUS

Beñat Goikoetxea Oiarbide eta Patxi Arangiz Oiarbide lehengusuek irabazi zuten, eta Olatzagutiko Pako harategia bigarrena izan zen.

Euskal Herriko X. Txorizo Egosi Lehiaketa jokatu zen Azpeitian larunbatean. Gipuzkoako eta Nafarroako hemeretzi harategik hartu zuten parte lehiaketan. Sari nagusia Zegaman harategia duten Beñat Goikoetxea Oiarbide eta Patxi Arangiz Oiarbide lehengusuek eskuratu zuten 38 puntu lortuta. Hirugarren urtez irabazi dute saria. Bigarren saria Olatzagutiko Pako harategiarendako izan zen, 36 puntu eskuratuta. Zarauzko Biyona harategiak (35 puntu) osatu zuen podiuma.

Oiarbide harategiak Zegaman ireki zuen lehendabiziko denda, baina Beasainen eta Zumarragan ere badituzte dendak gaur egun. Zegaman txorizoak, txistorrak eta saltxitxoiak egiten dituzte, besteak beste.