Nafarpres Elkarteak antolatuta, Nafarroako tokiko prentsak Nafarroako Tokiko Prentsaren III. Jardunaldia ospatuko du heldu den azaroaren 28an. Topaketa horretan komunikazioaren arloko profesionalak bilduko dira, batez ere tokiko eta eskualdeko hedabideetan, idatzizkoan zein digitalean lan egiten dutenak. Gainera, komunikazio agentzietako profesionalei, kontu-arduradunei eta komunikazioko edozein gradutako ikasleei ere interesgarria gerta dakieke jardunaldia.
Antolatutako jardunaldi horren helburu nagusia da Nafarroako tokiko prentsaren lana ikusgai egitea da, baita komunikazioaren sektoreko profesionalei elkarrekin eztabaidatzeko eta ideiak trukatzeko topaleku bat eskaintzea ere. Nafarroako Tokiko Prentsaren III. Jardunaldira izena ematea doakoa da eta azaroaren 26ra arte zabalik egongo da elkartearen webgunearen bidez.
Estreinako sariketa
Jardunaldien barruan berrikuntza izanen da aurten, elkarteak I. Nafarpres Sariketako sariak banatuko baitira. Lehiaketa horren helburua Nafarroako tokiko profesionalen eta komunikabideen ahalegina, sormena eta dedikazioa aitortzea da. Sari horiek tokiko mailan kultura eta gizarte nortasuna sustatzen duten kazetaritza lanak ikusarazi nahi dituzte, askotan hedabide nagusien arretatik kanpo geratzen direnak.
Sariketan parte hartzen duten lanak 2023ko ilbeltzaren 1etik 2024ko lastailaren 31ra bitartean Nafarroako tokiko komunikabideetan argitaratu dira. Epaimahai espezializatu batek irabazleak hautatuko ditu. Lehiaketak bost mailatan banatuko ditu sariak: erreportaje onena, elkarrizketa onena, diseinu editorial onena, argazki onena (tokiko hedabideak eta kanpoko profesionalak) eta publizitate kanpaina onena (erakundeena eta merkatariena). Sari bakoitza oroitzapenezko garaikur eta diploma batekin osatuko da. Gainera, lan irabazleak Nafarpres elkarteko hedabideetan zabalduko dira, ikusgarritasuna areagotuz.
Egitaraua
17:00 Ongietorri instituzionala. Nafarroako Gobernuko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusi Miguel Moreno eta Nafarpres Elkarteko lehendakari Sandra Goldaraz.
17:30 Iñaki Zabaletaren hitzaldia: Tokiko hedabideak eta Europako hizkuntza gutxituetako hedabideak: antzeko erronkak, beharrezko lankidetza.
18:30 Javier Errearen hitzaldia: Tokiko prentsa eta etorkizuna. Apunte batzuk.
18:50 Atsedena.
20:00 Jardunaldiaren akabera. (Ekitaldia despeditu ondoren, familia argazkia egingo da sarituekin, eta ondoren aperitibo bat bertaratutakoendako).
Kideak eta argitalpen eremua
Nafarpres, Nafarroako tokiko prentsaren elkartea, 2006ko abenduan sortu zen, herritarrengandik hurbilen dagoen ikuspegitik tokiko prentsa eta informazioa sustatzeko helburuarekin.
- La voz de la Merindad, Erdialdea.
- Entreto2 Tierra Estella, Lizarraldea.
- Entreto2 Valdizarbe, Izarbeibarra.
- Mailope, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri.
- Mendixut, ekialdeko Pirinioak.
- Plaza Nueva, Erribera.
- Ttipi Ttapa, Atlantikoko Pirinioak
- Txantrean Auzolan, Iruñeko Txantrea auzoa.
- Guaixe, Sakana.