Anabel Arraiza Artieda: bazkidetu zaitez eta izan giltzarri!

Guaixe 2024ko aza. 1a, 12:06

Kaixo, Anabel Arraiza naiz eta beste gauza batzuen artean Guaixe Fundazioko bazkidea ere banaiz. Eta horri esker egin ditzakedan gauza batzuk kontatu nahi dizkizut.

Batetik, ostiralero-ostiralero postontzira joan eta hauxe jasotzen dut, Guaixe astekaria. Bertan irakur ditzaket aste horretan Sakanan gertatutako berriak adibidez edo Sakanari buruzko beste mota batetako informazioa ere irakur dezaket.

Bestetik, bazkide naizenez, irratia ere piztuta mantentzen laguntzen dut, uhinak Sakanako herri guztietatik zabaltzen dira eta webguneak ere martxan jarraitzen du eta zu zer? Oraindik ez zara komunitate honetako kide?

Ba nik, gonbidapena luzatuko dizut: bazkidetu zaitez eta izan giltzarri!