Lehen maila autonomikoan zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Arbizu Kirol taldeak Subiza Cendea de Galar hartu zuen eta goitik behera agindutako partidan 10-0 irabazi zuten arbizuarrek. Urtzi Nazabal (3), Julen Luis (3), Jokin Urzelai, Andoni Goikoetxea (2) eta Aitor Saez de Asteasu izan ziren golegileak.
Altsasuk Tafallan jokatu zuen, Vulcanizados Ruiz Tafa taldearen kontra. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, baina lehen txanpan Altsasu izan zen finago eta 24. minuturako 0-3 aurreratu ziren altsasuarrak Aritz Sevillaren (2) eta Alvaro Garciaren golei esker. Tafak ez zuen etsi eta 2-3 gerturatu zen, baina Altsasuk ez zuen arriskurik hartu nahi izan eta Asier Salgadok eta Denis Ordoñezek egindako dianei esker, azkenean 2-5 irabazi zuen Altsasuk.
Lehen maila autonomiko liderra Arbizu Kirol Taldea da (16 puntu), Anaitasuna bigarrenarekin puntutara berdinduta. Altsasu seigarren postura igo da (10 puntu). Azaroaren 14an, osteguna, 20:00etan, Arbizu Kirol taldeak Universidad de Navarraren kontra jokatuko du, Iruñean. Altsasuk Gazte Berriak taldea hartuko du azaroaren 14an, osteguna, 20:30ean, Zelandin.