Txirrindularitza

2025eko denboraldirako gogotsu dago Euskaltel-Euskadi

Guaixe 2024ko aza. 14a, 12:52

2025eko Euskaltel Euskadi, Elgoibarren. Tartean daude Jorge Azanza, Pablo Urtasune eta Iker Mintegi. EUSKALTEL EUSKADI

Taldea kontzentratuta egon da Elgoibarren

Euskaltel Euskadi Txirrindularitza taldeak 2025eko denboraldiari begira lehendabiziko kontzentrazioa egin du egunotan Elgoibarren. Taldekide berriak elkarren artean ezagutu, lehendabiziko proba medikuak egin, argazkiak atera eta beste horrenbeste lan egiteko probestu dituzte egunok. Bestalde, Euskaltel babesle nagusiaren egoitza bisitatu dute eta zenbait txirrindulari Elgoibarko ikastetxeetan egon dira bisitan. Jorge Azanza altsasuarrak gidatzen duen taldean, Pablo Urtasun teknikari urdiaindarrak lehen pausoak eman ditu kirol zuzendari gisa, eta Iker Mintegi txirrindulariak bigarren denboraldiari ekingo dio. 

2025 denboraldirako “ilusionatuta eta gogotsu” daudela nabarmendu dute.  “Elgoibarren bildu gara datorren denboraldiko talde osoa. Denok elkar ezagutzeko eta prestatzen ari garen urteari forma ematen hasteko egunak dira hauek” azaldu du talde laranjak.