Mank-eko kudeatzailea ordezkatzeko deialdia egin da

Guaixe 2024ko aza. 15a, 11:34

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Prozesua gainditzen duten izangaiekin lan poltsa sortuko du ibarreko erakundeak.

Sakanako Mankomunitateak  kudeatzailea oposizio lehiaketa bidez ordezkatzeko deialdia egin du. Kontratazioa ahalik eta arintasun handienarekin egitea bilatzen du Mank-ek. Argudiatu duenez, kudeatzailearen funtzioek duten garrantziagatik larrialdiko kasua da. Oposizio lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea azaroaren 22ko 14:30ak arte aurkez daitezke. Mank-ek jakinarazi duenez, lan poltsa sortuko du hautapen prozesua gainditzen duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz, eta indarrean izanen da 5 urtez edo beste deialdi bat egin bitartean. Deialdiari buruzko informazio guztia sakana-mank.eus webgunean dago.