Abenduaren 3an Nafarroaren egunarekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskarabideak Euskararen Nafar Institutuak Gora Gora Fest! 2024 euskarazko kultur zikloaren laugarren edizioa antolatu du. Azaroaren 2tik abenduaren 8ra, Nafarroako 55 herritan izanen dira jarduerak, tartean Bakaikun, azaroaren 10ean, eta Arruazun, abenduaren 3an. Programan bederatzi jarduera daude: antzezlanak, inprobisazioak, tailerrak, dantzak, ipuin kontalariak eta abar.
Azaroaren 10ean, igandea, Bakaikuko eskola zaharretan Irati Muñoz dantzariaren hiri dantza master classa izanen da. Mugimendu moderno eta dibertigarriak ikasteko aukera izanen dute 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek, 17:00etatik aurrera. Arruazuko udaletxean, abenduaren 3an, 12:00etan, Burua txoriz beteta familiarteko antzerkia izanen da. Jarduerak doan dira.
Arruazun izanen den antzezlanan, Liria eta Wada dira protagonistak eta abentura eta bidaien istorio zirraragarria erakutsiko dute non magiak, barreak, emozioak eta intrigak agertuko diren. Munduko aniztasunaren aldeko mezua helarazaten du Tdiferencia konpainiaren lanak; Maite Redin da zuzendaria eta Ainhoa Ruiz eta Ibal Alguea antzezleak.