Edorta Aranak, Maria Gorosarri Gonzalezek eta Amaia Pavonek osatu dute 2024ko TOKIKOM Sarien epaimahaia. Aurkeztu diren 41 lanen artean, bederatzi hauek aukeratu dituzte sarietarako finalista gisa.
Sari banaketa ekitaldia 2024ko azaroaren 22an eginen du TOKIKOMek Artikan. Bertan jakingo dira zeintzuk diren aurtengo azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak.