Arbizu Kirol Taldea liderrak Universidad de Navarra taldea izan zuen aurkari OPUS-eko egoitzan. Lehen minutuan Urtzi Nazabalek sartutako golari esker aurreratu zen Arbizu. Universidad de Navarrak bana berdindu eta 2-1 aurreratu zen, baina Arbizuk primeran erantzun zuen eta Urtzi Nazabalen hiru golekin 2-4 jarri zen aurretik. Yosu Reparazek Arbizuren bosgarrena sartu zuen, eta Julen Luisek seigarrena. 2-6 irabazita, pozik itzuli ziren Arbizura.
Bestalde, Altsasuk Antsoaingo Gazte Berriak taldea hartu zuen Zelandin. Altsasu hasieratik nagusi izan zen, eta 24. minuturako 4-0 aurreratu zen Asier Salgado (2) eta Jonathan Medinari (2) esker. Azken unean Gazte Berriakek 2 gol sartu zituen, baina ez zuen aukera gehiagorik izan eta Altsasuk 4-2 irabazi zuen partida.
Arbizu Kirol Taldeak jarraitzen du lider (19 puntu), 2 puntura Anaitasuna duela (17 puntu). Altsasu bosgarren da (13 puntu). Azaroaren 22an, 19:30ean Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean zortzigarren den Ribera de Navarra hartuko du Arbizun. Altsasuk, aldiz, azaroaren 23an sailkapenean bigarren den Anaitasunaren kontra jokatuko du Iruñean, 18:30ean.