Aizkora

Iban Resano, Euskadiko Bigarren mailako txapelketan bosgarren

Guaixe 2024ko aza. 25a, 08:32

Txapelketako finalista guztiak, tartean Iban Resano, sari ematean. UZTARRIA

Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño izan ziren lehenak

Azaroaren 17an Euskadiko Bigarren mailako Aizkolarien Txapelketako finala jokatu zen Azkoitian. Txapelduna Mikel Larrañaga (18:46) izan zen, Eneko Otañoren aurretik (19:23). Biek lehen mailara igotzea lortu zuten. Iban Resano dorrobarra bosgarren sailkatu zen (26:24), azken aurrekoa.

Kortxero, aurrera
Eloi Kortxerok, aldiz, Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa jokatu zuen egun berean Igorren, eta kopan aurrera egitea lortu zuen, Oier Kañamaresekin eta Joseba Otaegirekin batera.