Asteburuan Gizonezkoen Erregional mailako hamargarren jardunaldia jokatu zen, eta beste jardunaldi ikusgarri bat izan zen gure taldeendako.
Altsasuk Berriozar taldea hartu zuen Dantzalekun, eta liderrak sendo jokatu zuen. Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak, baina bigarrenean finago aritu zen Altsasu, eta Aitor Floresek, Mikel Etxaizek eta Eneko Verak sartutako golei esker, 3-0 irabazi eta 3 puntuak Altsasun geratu ziren.
Etxarri Aranatzek ere bide onean jarraitzen du. Leitzako Aurrera taldea hartu zuen San Donato zelaian, baina Etxarrik hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen eta atsedenaldirako 3-0 aurreratu zen Xabat Goikoetxeak (2) eta Aimar Lizarragak sartutako golei esker. Bigarren zatiak bide beretik jarraitu zuen, eta 92. zatian Aurrerak sartutako golarekin 3-1 despeditu zen norgehiagoka.
Azkenik, Lagun Arteak Beti Onak B taldea hartu zuen Zelai Berrin. Bi taldeek lehia estua eskaini zuten lehen zatian, baina bigarren zatian Gorka Egurzak Lagun Artearen markagailua mustu zuen, eta atzetik etorritako Sael Ozoria, Mikel Agirre eta Gorka Hernandezen golei esker, nagusitasunez 4-0 aurreratu zen talde lakuntzarra.
Altsasu, lider
Altsasuk jarraitzen du erregional mailako laugarren multzoko lider (30 puntu), San Jorgeren (25 puntu) eta Etxarri Aranatzen (24 puntu) aurretik. Lagun Artea zazpigarren postura igo da (18 puntu).
Abenduaren 1ean, igandea, sailkapenean hemezortzigarren eta azkena den Asdefor taldea izango du aurkari Altsasuk, Amigon, 15:30ean.
Etxarri Aranatzek azaroaren 30ean sailkapenean hamaseigarren den Alde Zaharreko Kluba taldea hartuko du 15:45ean, San Donaton, eta egun berean, 16:00etan, sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Lagunak B taldea izango du aurkari Lagun Arteak, Barañainen.