Nafarroako Elikagai Bankuko boluntarioak gogoz aritu dira lanean ostiralean eta larunbatean. Sakandarrek emandako jakiez aparte, denda eta supermerkatuetako kutxetan zeuden bonuak erosiz edo bizum bidez ere diru ekarpena egin zitekeen. Bi egun horietan bankuak jasotzen duenarekin bere biltegiak denboraldi luze baterako betetzen ditu. Ondoren handik Nafarroa guztian barna banatzen dute. Joan zen urtean 25.500 nafarrek jaso zuten elikagai bankuaren bidez jatekoa.