azaroak 25

Mugimendu feministak gizonak interpelatu ditu

Guaixe 2024ko aza. 26a, 12:40

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako egunean, gizonai, hedabidei eta instituzioei erantzukina hartzeko eskatu diete feministek: "Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete".

Mugimendu feministako kideek adierazi zutenez, "egunerokotasunean erabat normalizatuta ditugu erasoak, bortxaketak, beldurra, erailketak… Eta horrekin amaitzeko ardurak hartzeko unea da!" Gaineratu zutenez, "guztiak lotuta daude, eta emakumeen mendekotasuna betikotzen duen egitura heteropatriarkal, kapitalista, kolonial eta kapazitista bati eusteko balio dute". Horren aurrean, mugimendu feministaren iritziz, beharrezkoak dira "aliantza feministak, antolakuntza eta borroka".