Lehen maila autonomikoko bederatzigarren jardunaldiak 6 puntu eder utzi ditu Sakanan.
Arbizu Kirol Taldeak Ribera de Navarra hartu zuten Arbizuko kiroldegian. Lehia bizia izan zuten bi taldeek, baina gutxika Arbizuk jokaldi arriskutsuagoak sortu, eta 12. minutuan Andoni Goikoetxeak Ribera de Navarraren atea zulatu zuen. Hortik aurrera Arbizu nagusi izan zen, eta atzetik Urtzi Nazabalen bi gol eta Julen Luisen laugarrena iritsi ziren. Azkenean, Arbizuk 4-0 irabazita bukatu zen lehia.
Altsasuk eta Anaitasunak lehia estuagoa izan zuten Iruñean. Anaitasuna aurreratu zen, baina Altsasuk ekinean jarraitu zuen eta Aritz Sevillak bana berdindu zuen 25. minutuan. Bigarren zatian bi taldeen arteko borrokak jarraitu zuen, baina Altsasu finago ibili zen eta Javier Ordoñezek eta Jonathan Medinak sartutako golei esker 1-3 aurreratu zen Altsasu. Bukaera aldea Anaitasuna 2-3 gerturatu zen, baina Altsasuk ongi eutsi, eta garaipena eta hiru puntuak ekarri zituen Altsasura.
Sailkapenean Arbizu Kirol Taldeak jarraitzen du lehen maila autonomiko lider (22 puntu), Berriozarko Mendialdea 3 puntura duela (19 puntu). Altsasu laugarren da (16 puntu). Azaroaren 29an, ostirala, sailkapenean zortzigarren den Mutilberaren kontra lehiatuko da Arbizu, Aranguren kiroldegian. Altsasuk, aldiz, abenduaren 1ean, igandea, 12:00etan, zazpigarren den Los Sauces hartuko du Zelandin.