Atletismoa

Estarriaga, Congil eta Garcia de Eulate, Obanosko podiumean

Maider Betelu Ganboa 2024ko abe. 10a, 09:00

Asier Estarriaga, gorenean, Ekhi Congil eta Sergio Garcia de Eulaterekin. UTZITAKOA

Hiru sakandarrak Nagore Laffafe Memorialeko azkarrenak izan ziren.

Azaroaren 24an IX. Genero Indarkeriaren Kontrako Lasterketa Solidarioa jokatu zen Obanosen, Nagore Laffage Memoriala. Sakandarrak lasterketako protagonista nagusiak izan ziren, hasieratik aurrea hartu eta lehenak izan baitziren. Podiuma eurendako izan zen. Asier Estarriaga etxarriarra gailendu zen (22:15), Ekhi Congil etxarriarraren (22:22) eta Sergio Garcia de Eulate altsasuarraren (22:29) aurretik. Ivan Sobredo zazpigarren sailkatu zen (23:11). Emakumezkoetan Alazne Irigoien gailendu zen (28:28). Erkuden Larraza bosgarren sailkatu zen (32:30).