Sexu indarkeria kasu bat izan da aurten

Guaixe 2024ko abe. 10a, 09:31

Irurtzunen azaroaren 25ean egindako elkarretaratzea. UTZITAKOA

Pandemiaren ondoren erasoek gora egin zuten eta bederatzi izan ziren joan zen urtean.

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta, Nafarroako Berdintasun Institutuko (NABI) Emakumeen kontrako Indarkeriaren Atalak sexu indarkeria kasuen berri eman du. Foru administrazioaren erakundeak jakinarazi duenez, Sakanan sexu indarkeria kasu bat izan da. NABIk emandako datuen arabera, sexu indarkeria pairatu duenak 17 urte edo gutxiago ditu, erasotzaileak, berriz, 18 eta 29 urte artekoa da. Erakundeak zehaztu duenez, familia barruan gertatutako sexu indarkeria kasua izan da. 

NABIk jakinarazi duenez, aurreko lau urteetan hamalau kasu izan dira ibarrean: 2020an bi, 2021ean 1, 2022an bi eta 2023an bederatzi. Biktima gehienak 17 urte edo gutxiago zituzten. 30 eta 49 urte arteko hiru ziren eta 18 eta 29 eta 50 eta 64 urte arteko bina sexu indarkeria biktima izan ziren. Erasotzaile gehienek, zazpik, 30 eta 49 urte artean zituzten, hiruk 50 eta 64 urte artean eta bi kasu zeuden 18 eta 29 urte artekoen artean eta beste biren adina ez zen ezagutzen. Hamalau erasoetatik zortzitan ez zegoen harremanik biktimaren eta erasotzailearen artean. Bostek bestelako erlazio bat zuten eta eraso bat familia barruan izan zen.