Sakanako Dendari ,Ostalari eta Zerbitzuen elkartea eta Altsasuko Dendarien Elkarteak eguberrietako zozketarako txartelak banatzen hasi da. Abenduaren 13a bitartean elkarteetako establezimenduetan erosketak egiten dituztenei zozketarako txartelak emanen dizkiete. Txartelek zozketatuko diren hiru eguberritako saskietako bat eskuratzeko aukera emanen dute. Zare horiek bertako produktuz beteta izanen dira.
Elkarteetako kideek jakinarazi dutenez, zozketa abenduaren 14an egingo da, gabonetako motorren kalejira baten ondoren. Gainera, Altsasuko Gautxori tabernan poteoa egingo dute. Bi elkarteetako kideek Sakanako establezimenduetan erostera deitu dute, horrela “denok irabazten dugulako”.