Lehen Maila Autonomikoan Arbizuk eta Altsasuk sendo jarraitzen dute aurrera. Azaroaren 29an Arbizu liderrak 1-4 irabazi zion Mutilberari Jokin Urzelaik (2) eta Josu Reparazek (2) sartutako bi golei esker. Eta abenduaren 1ean, Altsasuk Los Sauces taldea hartu zuen Zelandin eta talde altsasuarra ikusgarri aritu zen. 5-1 irabazi zuen Denis Javier Ordoñezek (2), Aritz Sevillak, Jonathan Medinak eta Asier Salgadok sartutako golekin.
Lehen Maila Autonomikoan Arbizu Kirol Taldeak lider jarraitzen du (25 puntu) eta 3 puntura Berriozarko Mendialdea (22 puntu) eta behetik gora ziztu bizian igo den Altsasu (22 puntu) ditu. Hain zuzen ere, bi talde sakandarren arteko derbia hartuko du Arbizuko kiroldegiak abenduaren 13an, ostirala, 19:30ean. Partidak ikusmin handia piztu du.