Areto futbola

Arbizu liderrak Altsasu mendean hartu zuen

Guaixe 2024ko abe. 18a, 12:03

Altsasu futsalek Olite hartuko du abenduaren 19an, osteguna, Zelandin.

Lehen maila autonomikoan Arbizuk menderaezin jarraitzen du

Areto futboleko lehen maila autonomikoan Arbizu Kirol Taldeak Altsasu Futsal taldea hartu zuen Arbizuko kiroldegian. Derbiak ikusmin handia piztu zuen, bi taldeak bolada oso onean baitaude, eta bi taldeek lehia estu eta borrokatua eskaini zuten. 

Lehen zatian bi taldeek aukerak izan zituzten, baina markagailua ez zen mugitu. Azkenean, 28. minutuan Altsasuko Xabier Aiestaranek mustu zuen markagailua, baina altsasuarren pozak gutxi iraun zuen, minutu bat beranduago Andoni Goikoetxeak bana berdindu baitzuen eta segidan Urtzi Nazabalek Arbizu 2-1 aurreratu zuelako. Emozio handiko partidan, lehiak bizi-bizi jarraitu zuen. Azken txanpan, 40. minutuan Iosu Reparazek Arbizuren hirugarren gola sartu zuen eta Andoni Goikoetxeak, 3 minutuan laugarrena. Xabier Aiestaranek Altsasu 4-2 gerturatu zuen 44. minutuan, baina ez zen tarte gehiago egon eta horrela despeditu zen partida. 

Arbizu Kirol Taldeak eusten dio lidergoari (28 puntu), bi puntura Mendialdea duela (26 puntu). Altsasu hirugarren postuan dago (22 puntu). Lehen maila autonomikoan, hamabigarren jardunaldian Altsasuk Olite hartuko du abenduaren 19an, osteguna, 20:30ean Zelandin. Arbizuk, aldiz, atseden jardunaldia du. Ondoren atseden hartuko du ligak ilbeltzaren bigarren asteburura arte.