Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Guaixe 2024ko abe. 20a, 16:02

2023ko Olentzero, Mari Domingi eta astoaren kalejira, Urdiainen. ARTXIBOA

Neguko solstizioarekin batera jaitsiko dira menditik Olentzero eta Mari Domingi. Abenduaren 24an, Gabon gaua, izanen dira Sakanako herri gehienetan, baina izanen dira lana aurreratzen joateko ikazkin goiztiarragoak ere. Postontzietara kalejirak ere ospatuko dira zenbait herrietan.

Gertu daude Olentzero eta Mari Domingi. Laster jaitsiko dira mendiak Sakanako, zein Euskal Herriko, herriak eta etxeak bisitatzera. Lanak aurreratzen joateko, Mari Domingi abenduaren 20an, ostirala, Itxasperrin izanen da, eta besteak beste, haurren eta gaztetxoen gutunak jasoko ditu. 21ean, larunbata, Zuhautzura iritsiko da Olentzero, eta Bakaikun gutunak jasoko dituzte, eta igandean, 22an, Etxeberrin izanen da. Egun berean Laminatutur Olentzeroren laguntzaile olaztiarra Maisuenea gaztetxean izanen da, eta Irurtzunen, Iturmendin eta Irañetan ikazkinaren postontzira kalejirak eginen dituzten. Abenduaren 24an egun handia izanen da, eta Olentzero eta Mari Domingi Sakanako herritan izanen dira.

2024ko Olentzero eta Mari Dominigiren bisitak

 

Abenduak 20 ostirala

EGIARRETA
19:00 Mari Domingi: Mari Dominigiren ipuin kontaketa, Mari Domingiri harrera eta eskutitzen jasotzea, Itxasperrin. Ondoren, herrira kalejira eta gazta eta txokolate jana.

Abenduak 21 larunbata

ZUHATZU
18:00 Olentzero Andia menditik jaitsiko da eta 20:00ak arte kalejira eginen dute.
Ondoren, Olentzerorekin afaria.

BAKAIKU
17:30 Olentzeroren gutun bilketa.
18:00 Olentzeroren filma txokolate janarekin.
BGAk antolatuta.

Abenduak 22 igandea

IRURTZUN
18:00 Olentzeroren eskutitzak: Olentzeroren postontziera kalejira, Foru plazatik. Olentzero batzordeak antolatuta.

ETXEBERRI
18:00 Olentzero menditik jaitsiko da, eta harrera egingo zaio.
18:15 Olentzeroren herritik buelta txistulariak lagunduta.
18:45 Haurrekin topagunea eta argazkien txokoa, frontoian.
19:30 Gaztain erreak, sagardoa eta txokolate banaketa denondako.

IRAÑETA
17:30 Txokolate jana, elkartean.
18:00 Basakoetxeara eskutitzak entregatzera.

OLATZAGUTIA
18:30 Laminatutur, Maisuenea gaztetxean.

Abenduak 24 asteartea
GABON GAUA - OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

IRURTZUN
18:30 Olentzero Plazaolako zubitik iritsiko da, eta herritik kalejira eginen du.

ETXARREN
16:30 Olentzerori harrera eginen diote, plazan. Herritik kalejira eginen dute eta Txoripan dantza taldearen emanaldia izanen da. Ondoren, oparien banaketa.

SATRUSTEGIHIRIBERRI
17:30 Txokolate jana, Satrustegiko elkartean.
18:30 Ongi etorri Olentzero eta Mari Domingi, Satrustegin.
20:00 Hiriberrira iritsi. Merendua eta saski zozketa, Txitera elkartean.

IHABAR
18:30 Herriko gazteak traktorea hartuta Barga aldera joko dute, Olentzeroren bila, eta harekin herrira iritsiko dira, eta herrian barna kalejiran ibiliko dira. Ondoren, segizioa plazan gelditu eta ikazkinak haurrei opariak banatuko die. Helduren batzuk ere jasoko dute. Agurraren ondoren, gaztaina erreak eta sagardo eskainiko ditu kontzejuak. Aspaldiko partez, aurten herriko gaztainak izango dira.

IRAÑETA
18:00 Olentzero etorriko da.

ARRUAZU
Olentzeroren etorrarekin batera, ohitura zahar bati eutsi nahi diote Arruazun: Eguzki zahar Eguzki berria. Herriko etxe guztietan egurrekin sua egitea nahi dute, herriarendako eta herritar guztiendako desio eta ametsik onenak eskatzeko asmoz. Su berritzaile eta garbitzailea pizten zuten enbor horrekin, urteko gaurik luzeenean berotasuna eta argitasuna eskaintzen zien. Sua piztean urte berrirako desioak, ametsak eta abar eskatzen zituzten; eguzki berri baten jaiotza eta ziklo baten hastapena ospatzen zuten.
12:30–13:30 Herriko gazteak etxez-etxe pasako dira egur bat jasotzeko.
17:00 Olentzero – Enborra ipuin kontakizuna izanen da, herriko etxean.
17:30 Egurtxoak margotzeko haurrendako tailerra izanen da, herriko etxean. Ondoren, etxez etxe bildutako egurrekin batera erreko dituzte.
18:30 Sua, futbol zelaian. Haurrek egindako egurtxoak erretzeko aukera izanen dute.
19:00 Olentzero Arnazbidetik helduko da eta trikitilariez lagunduta herritik kalejira eginen dute. Ondoren, opari banaketa eginen du, elkartean.

UHARTE ARAKIL
10:15 Pazkoan Amore. Oharra: Baserritarrez jantzi.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Itxesitik iritsiko dira.
Galtxorratx kultur elkarteak antolatuta.

LAKUNTZA
11:30 Gabonetako marrazkiak, Biltokin.
18:30 Olentzero eta Mari Domingi herritik kalejira. Ondoren, opari banaketa, Biltokin.
Biltokik antolatuta

ARBIZU
18:30 Herritarrak plazan elkartuko dira eta kaleljira kaxeta bidera joanen dira, Olentzero, Mari Domingi eta astoari ongi etorria egitera. Haiekin elkartuta gurdira igotzen dira eta denak batera herriari buelta emanen diote. Bitartean, Olentzerok eta Mari Domingik goxokiak eta gaztainak banatzen dizkiete haurrei. Ondoren, opari banaketa eginen dute; haurrak banan-banan joanen dira Olentzero eta Mari Domingirengana haien oparia jasotzera.

ERGOIENA
LIZARRAGA
18:00 Olentzero eta Mari Domingi menditik Dorrao bidetik jaitsiko dira, eta beraiekin batera kantuz herriari buelta emanen diete. Karrikaz karrika buelta ematen denean, etxe bakoitzak kandila ateratzeratzera animatu dituzte herritarrak: su bat, etxe bat.

DORRAO
14:00 Haurrekin bazkaria, soziedadean.
16:00 Etxez etxe kantatu.
18:00 Mari Domingi eta Olentzerori ongi etorria.
19:00 Plazan denok batera kantatu.
19:05 Agurra Mari Domingi eta Olentzerori.
19:15 Beinduba, soziedadean.

UNANU
16:30 Txokolate egiteko bilduko dira, soziedadean.
18:00 Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira.
19:00 Txokolate jana.
19:30 Pazkuekin Amores, etxez etxe.

ETXARRI ARANATZ
17:30 Jokolate jana Aldapasoro auzoa, Haritzalko aldean.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira. Behin harrera einda, kintoek segizioa zabalduko dute eta herrian barnako ibilbidea erakutsiko diete. Hainbat geldialdi eginen dituzte, kantatzeko. Ibilbidea plazan amaituko da, eta Olentzero eta Mari Domingirekin hizketatzeko eta haiekin argazkia ateratzeko aukera izanen dute haurrek, baita opari txiki jasotzeko ere.

BAKAIKU
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Santio plazara iritsiko dira. Bakaikuarrak musikarekin eta dantzarekin harrera eginen diete. Ondoren, bikoteak kantu eta musika lagun, kalejira eginen du. Ibilbidea Santio plazan amaituko da, eta han agurtuko dituzte Olentzero eta Mari Domingi.

ITURMENDI
16:30 Gabon kantak abestuko dituzte, plazan.
17:30 Txokolate jana, plazan.
18:30 Olentzerorekin kalejira eginen dute, plazatik.
20:00 Auzatea, frontoian.
20:30 Saskiaren zozketa.
Nekazariz janzteko deia egin dute. Iturmendiko Udalak antolatuta.

URDIAIN
18:00 Olentzero eta Mari Domingi basotik jaitsiko dira, oinez, zuzi eramaileek eta txistularike lagunduta. Plazaraino bidea oinez eginen dute. Heriko haurrek dantzak eskainiko dizkiekte txistularien laguntzarekin eta, ondoren, Olentzero eta Mari Domingi gurdira igoko dira eta herriari buelta emanen diote, haurrei kakahueteak eta goxokiak botatzen dizkieten bitartean. Elizako atarian despedituko dira, eta ardo beroa eta pikuak eskainiko dira.

ALTSASU
11:15 Irteera Mari Domingi eta Olentzeroren topaketara joateko, kalejira Zangitu Fanfarrearekin, Altsasuko gaita jotzaileekin eta Musika Eskolarekin, Foru plazatik.
12:00 Eskutitzen bilketa, Foru plazan.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira; kalejira txistulari, dantzari, Zangitu fanfarrea eta Altsasu Kantuzek lagunduta, Aita Barandiaranetik.
Ibilbidea: Idertzagain, Zaharren egoitzaren aurreko geltokia, Bakea kalea, Zumalakarregi plazan geldialdia, Bake kalea, Iortia zabalgunean geldialdia, Solana, Beti Iaten elkartean geldialdia, Solana, Gartzia Ximenez, Zubeztia kalea, Gurutze Santuaren kalea, Foru plaza.
20:00 Olentzerori eta Mari Domingiri agurra, Foru plazan.
Altsasuko Udalak antolatuta, Zelandiko, Iñigo Aritza ikastolako eta Corazonistaseko guraso elkarteen laguntzarekin eta hainbat babesleren laguntzarekin.

OLATZAGUTIA
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Urbasatik eta herriko kaleetatik kalejira. Ondoren, ardo beroa, gaztainak, musika eta abar, frontoian.

ZIORDIA
18:30 Olentzero eta Mari Dominingi goiko iturrira iritsiko dira. Handik Anixeta tabernara joanen dira, eta Joxemi Marisek kanta bat abestuko du. Kalejiraren hurrengo geldialdia baselizan izanen da, eta bertan hiru haurrek agurra dantzatuko diete. Eguraldi ona badago, ibilbidea gazteluan bukatuko da; eguraldi txarrarekin, frontoian. Ibilbidea zehar Ziordiko Gazte Asanbladako lau kide, baserritarrez jantzita, bidelagu izanen dira, suziak eskutan dituztela.