Ur goiena, ur barrena, urte berri, egun ona... abestera aterako dira abenduaren 31n 00:00ak pasata direnean, beraz, ilbeltzaren 1eko lehenengo orduetan, Irañetan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen. Dorraon egunean zehar eltzekin zarata eginen dute gaztetxoek, eta gero eltze horiek apurtzen saiatuko dira. Kanta berezia ere dute une horretarako. Altsasun urte berriaren lehenengo arratsaldean auzatea eginen dute.
Urtezaharra
Abenduak 31 asteartea / ilbeltzak 1 asteazkena
IRAÑETA
00:30 Ur goiena, ur barrena kantatzera aterako dira.
DORRAO
12:00 haurrak eltzeekin herri guztia barna joaten dira Urte berri, Urte zar, Eltze berri, Eltze zar, Eltzien urdei koxkor bat, Plazan ardo goxoa, Gora eltze berri, Gora eltze zar kantatzen, eta eltze zaharrak biltzen. Bukaeran, eltzeak zintzilikatzen dituzte eta harrika txikitzen saiatzen dira. Eguerdian kazulekin zarata atera eta etxez etxe ariko dira.
LIZARRAGABENGOA
00:15 Ur goiena, ur barrena kanta erronda eginen dute, Bordatxo elkartetik.
ETXARRI ARANATZ
01:30 Etxera brindisa.
02:00 Eliza paretik Ur goiena, ur barrena abestera aterako dira, eta herriari bueltan emanen diote kantatzen.
BAKAIKU
00:30 Ur goiena, ur barrena abestera aterako dira, erdiko iturritik.
ITURMENDI
00:30 Kinto segizioa –kintoak, kinto zaharrak eta gazteak– Ur goiena kanta abestuko dute, eskean aritzen diren bitartean. Esker onez, moskatela eta pastak eskainiko dituzte.
URDIAIN
00:00 Ur goiena, ur barrena eginen dute, apaizaren etxean.
Ilbeltzak 1 asteazkena
ALTSASU
19:00 Auzatea, Gure Etxean.