Abenduaren 14an Altsasuko Burunda pilotalekua goraino bete zen Kanku Gym gimnasioak hainbat babeslerekin batera larunbatean antolatu zuen boxeo eta kick boxing beilaldirako. Sakanako borrokalarien artean Jon Arraiza Ganboa lakuntzarra ring-ean mustu zen lehenengoz. Eta nola, gainera, garaipen sendoa lortu baitzuen, bera animatzera joan ziren kuadrillakoen gozamenerako.