Urtea korrika egiten despeditzen dute urte korrikalarik askok, baita korrikalariak ez direnek ere, San Sibestre herri lasterketetan. Sakanan urtezahar eguneko lau lasterketa izanen dira: Irurtzungo VIII. Pikubestre lasterketa; Uharte Arakilgo VI. San Silbestre trail; Altsasuko XLV. San Silbestrea, eta Olaztiko XXI. San Silbestrea.
2024ko San Silvestre lasterketak
Abenduak 31 asteartea
IRURTZUN
VIII. Pikubestrea, Pikuxarrek antolatuta, Pikuxar paretik.
16:30 Haurrak: 6 urtera arte 150 metro; 7 eta 13 urte bitarte: 500 metro.
17:00 Helduak: 4,2 kilometro.
Izena ematea: haurrak, doan; helduak, 3 euro.
UHARTE ARAKIL
San Silvestre Traila, Aralar Mendik antolatuta.
15:30 Izena ematea: Haurrak, doan; helduak, 2 euro; Uharte Arakilgo igerilekuetako tabernan.
16:00 Lasterketaren hasiera. Haurrendako bi proba: benjaminak, 400 metro, eta haurrak 800 metro. Kadete eta helduendako proba: San Vicenteko Bira, 5 kilometro.
Ondoren, auzatea.
ALTSASU
XLV. San Silvestrea – Mario Lopezen Oroimenezkoa, Dantzaleku Sakana Klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta, udaletxearen aurretik Foru plazara.
18:00 Haurren lasterketak.
19:00 Helduen proba: 5 kilometro, zirkuituari hiru itzuli, udaletxe aurretik Foru plazara.
Izena ematea: helduen proba: abenduaren 30era arte, dantzalekusakana.com webgunean; 5 euro, bazkideak doan. Haurren proba: egunean bertan, doan.
Bukaeran sari ematea eta zozketak: Katealdeko eta Coservas del Reinoko produktu sorta, eta Atletismo eskolako sarien zozketa.
OLATZAGUTIA
XX. San Silvestrea, Sutegi klubak antolatuta.
16:00 Izena ematea, frontoian.
16:30 Txikitxoenak, 4 urtera arte, eta benjaminak, 5 eta 7 urte bitartean: 300 metro; Kimuak, 8 eta 11 urte bitartean: 600 metro; Jubenilak, 12 eta 15 urte bitartean: 1.240 metro, zirkuituari itzuli bat.
18:00 Proba nagusia: 5 kilometro inguru, zirkuituari lau itzuli.
Bukaeran sari ematea eta salda beroa.
2023ko San Silvestreak