Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak I. Pintxo Jasangarrien Lehiaketak badu irabazlea: Altsasuko Arkangoa tabernaren Hirumugako Akerra pintxoa. Saria Rafael Arteta Ballarinek jaso zuen. Bigarren saria Bakaikuko Koxko tabernak eskuratu zuen Hiru Haitz pintxoarekin. Eta podiuma Arbizuko Juanito tabernak osatu zuen, torrija gazi iraunkorra pintxoarekin.
Hondakin Zerbitzuak antolatutako lehiaketaren helburua zen tokiko gastronomiako sormen lan gozo eta jasangarrienak aitortzea eta saritzea. Lehiaketara aurkeztutako lau pintxoak dastatu eta haiek epaitzeko ardura Joseba Ezkurdia eta Joanes Bakaikoa pilotariek eta Aitor Zubieta pilotari ohiak izan zuten. Epaia ematerakoan kontuan izan zuten pintxo bakoitza zaporea, originaltasuna eta aurkezpenean. Aurkeztu ziren pintxoetan erabilitako osagaietako batzuk honako hauek izan ziren: ogi gogorra, porruaren zati berdea, bakailao-azala eta hainbat fruta eta barazki (patata, tipula, azenarioa, laranja, limoia eta erremolatxa) azalarekin eta guzti. Mank-etik eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei, euren gogo eta sormenagatik.