Meltxor, Gaspar eta Baltasar ekialdeko hiru aztiak edo errege magoak ilbeltzaren 5ean opariak banatzera helduko dira, kristau tradizioaren arabera, eta aurretik segizioen kalejirak izanen dira Sakanako zenbait herritan:Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakiaku, Iturmendi, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Herri askotan fare hotsekin harrera eginen diete.
2024ko Fareak eta Errege Magoen kalejirak
Ilbeltzak 3 ostirala
ALTSASU
Pajearen eguna
18.30 Pajeen irteera, Zelanditik.
19:00 Eskutitzen bilketa, Burunda pilotalekuan.
Ilbeltzak 5 igandea
IRURTZUN
18:30 Errege Magoen desfilea, Matxainen hasiko da eta ibilbidea elizan bukatuko da. Erregeek haurrak agurtuko eta haiekin egoteko aukera izanen dute; erregeek goxokiak banatuko dituzte eta haurrek oparitxo bat jasoko dute. Kabalkada batzordeak antolatuta.
IRAÑETA
12:00 Txistorra jatea, elkartean.
Ondoren fareekin herriari buelta.
UHARTE ARAKIL
12:00 Txokolate jana eta pajeen bila joango dira.
18:00 Erregeak Getokiko auzotik iritsiko dira.
LAKUNTZA
18:00 Erregeak basotik iritsiko dira, ubeldean. Ondoren, errege segizio lakuntzarrek lagunduta herrian barna ibiliko da. Ibilbidea elizako atean bukatuko da, eta erregeek opariak banatuko dituzte.
ARBIZU
18:30 Erregeen segizioa udaletxetik abiatuko da. Ibilbidea: Kale Nagusia, Fernando Urkia eta Iruñeko Etorbidea, elizara itzultzeko. Bertan haurrek erregeengana gerturatzeko aukuera izanen dute, baita oparia jasotzeko aukera ere.
ERGOIENA
LIZARRAGA
Goiz-eguerdian, umeek fale hotsekin erregeei deieginen diete.
18:00 Errege kabalkada elkartean hasiko da. Ondoren, Dorrau eta Unanura abiatuko da.
Ondoren, afaria, elkartean. Txartelak: abenduaren 29an 17:00etatik 19:00etara salduko dira, Azi Iturri Txokoa elkartean.
DORRAO
17:00 Haurrak faleekin hotsa direla ibiltzen dira, erregeak irtsi arte.
18:30 Erregeen iritsiera.
UNANU
17:00 Txokolatea egiteko elkartuko dira, elkartean.
19:00 Txokolate jana.
20:30 Lizarragako Erregeak plazara iritsiko dira.
22:30 Herri afaria.
ETXARRI ARANATZ
Iluntzean Meltxor, Gaspar eta Baltasarren erregeen segizioa elizatik abiatuko da. Ibilbidea: Maiza kalea, Mundiñano kalea, udaletxea, errotonda, Larreñondo, Ugalde eta Lazkoz kaleak, plazan amaitzeko. Estalpean haurrekin hizketan egonen dira, eta opariren bat izanen dute haniendako ere.
BAKAIKU
19:00 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da eta herria bisitatuko dute. Ibilbidea elizan amaituko da. Haurrek erregeengana hurbiltzeko eta oparia jasotzeko aukera izanen dute.
ITURMENDI
16:30 Haurrak fareekin herrian barna ariko dira.
17:30 Txokolate jana, plazan.
19:00 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da eta Pilaralde kaletik herrira iogko dira. Herrian barna kalejiran ibiliko dira eta bi geldialdi eginen dituzte: mojen etxean eta elizan Jesus haurra agurtzeko. Ibilbidearen amaiera frontoian izanen da, eta eregeek hitza hartuko dute, goxokiak banatuko dituzte eta auzatea izanen da.
ALTSASU
17:00 Fareen jotzea, Foruen plazan.
18:00 Errege Magoen kabalkada, Zelaitxikitik.
Ibilbidea: Zelaitxiki, Zelai, Isidoro Melero, San Juan, Burunda, Araba, Gipuzkoa, Bakea kalea, Gartzia Ximenez, Foru plazan agurra eta adorazioa, Gurutze Santuaren kalea, Zubeztia kalea, Gartzia Ximenez, San Juan, Geltoki kalea eta Felix Arano etorbidea.
19:00 Errege Magoen elkartzea eta adorazioa, Foru plazan.
Altsasuko Udalak antolatuta, Zelandiko, Iñigo Aritza ikastolako eta Corazonistaseko guraso elkarteen laguntzarekin eta hainbat babesleren laguntzarekin.
OLAZTI
18:00 Erregeen kabalkada jubilatuetak aterako da eta herrian barna ibiliko dira.
ZIORDIA
19:00 Errege segizioa Texeria kaletik aterako da, eta herrian barrena ilibiko dira, elizan bukatzeko. Haurrei goxokiak emanen dizkiete.