Doneztebe, urteko azken festa Arakilen

Guaixe 2024ko abenduaren 20a

Abenduaren 26an, osteguna, herriko patroiaren eguna, Doneztebe, ospatuko dute Ihabarren.

Ihabarko eliza Doneztebe edo San Estebani eskainia dago eta eraikinak meza hartuko du 12:00etan. Ihebardar batzuk elizkizunean dauden bitartean besteak bazkaria prestatzen ariko dira. Ostatuko bajerako mahaien inguruan 14:00etan eseriko dira bazkaltzera. Bazkaldu ondoren haurrendako tailerrak izanen dira, baita Ihabar Kantuz-en emanaldia ere. Ibarreko azken festa herriko disko jartzaile batekin amaituko da, ilundu arte.