Sakanako mendi taldeek urtea despeditu eta urteari ongi etorria emateko mendi irteerek arrakasta handia izan dute. Abenduaren 31n Iratxo mendi taldeak antolatuta irurtzundar asko igo ziren Ergako Trinitatera, bertan hamaiketakoa egitera. Lakuntzan egun berean Zabalartek Lakuntzeskoarrira egindako irteeran jende askok parte hartu zuen. Errege Egunean Sakanako Mendizaleak taldeak Beriainera igotzeko ekimenak ere jarraitzaile ugari izan zituen, nahiz eta elurra egin. Ilbeltzaren 5ean, urteko lehen igandean, Bargagainera igoera antolatu zuen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak.