Trenak artaldea harrapatu eta matxuratu egin zen

Guaixe 2025ko urt. 8a, 09:58

Tren erregionala Uharte Arakilen trenbidez aldatzen. ARTXIBOA

Tren erregionalak egin zuen harrapaketa. Haren matxurak Bartzelonara zihoan beste tren bati eragin zion. Artaldea Araizko artzain batena da.

Iruñea eta Miranda de Ebro artean zerbitzua eskaintzen zuen eskualde trenak artalde bat harrapatu zuen 212/800 kilometro puntuan, Irañeta parean, eta geldiarazi zuten. Araizko artzain baten 50 bat ardi hil ziren istripuan. Ezbeharra 17:00ak aldera gertatu zen. Izan ere, talkak matxura eragin zuen treneko balazta sisteman. Istripua izan zuen trena Uharte Arakilgo geltokiko hirugarren trenbidera eramatea lortu zuten 17:59an. Orduan zabaldu zen trenen zirkulaziora trenbidea. Ezbeharraren ondorioz, Iruñera eta Bartzelona zihoan Alvia 00625 trena 57 minutuko atzerapenarekin ekin zion berriz ere martxari.