Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketa deitu zuen. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei, hiru familia-langile izendatu ditu mankomunitateak: Miren Karmele Zia Zabaleta, Maria Hualde Iglesias eta Maria Larraza Hernandez. Guztiak D mailako lanpostua beteko dute, lanaldi osokoa. Baina aurreneko biak funtzionarioak izanen dira eta, atzena, lan-kontratudun finkoa.
Bestetik, Itsaso Larrea Bengoetxea bere langile lan-kontratudun finko izendatu du Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Administrari laguntzailearen lanpostuan ariko da. D mailako lanpostua da, lan-kontratudun finkoa izanen da, lanaldi osoan ariko da eta euskarazko C1 maila eskatzen duena.