Irurtzun Urdalurko uharkatik urez hornitzeko Etxarren eta Irurtzun arteko tarteko lanak egitea besterik ez da falta. Sakanako Mankomunitateko abenduaren 12ko batzarrak behin betiko onartu zuen proiektua eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda abenduaren 12an. Arakilen daude aipatutako lurrak, eta hiru jaberenak dira: ArcelorMittal Olaberria-Bergara SM, Nasuvinsa eta Harivenasa SM. Bederatzi jaberen lurretatik pasako da Urdalurko ur sarearen adar nagusiaren luzapena. Urdalurko ur sarearen adar nagusia luzatzeko bederatzi lursailetatik pasaraziko dute hodia.