Gizarte zerbitzuetako lanpostu hutsa beteta

Guaixe 2025eko urtarrilaren 15a

Etxarri Aranazko kultur etxean du egoitza mankomunitateak. ARTXIBOA

Deialdia enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruan egin zen.

Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legeari jarraituz, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte-hezitzaile lanpostu hutsa betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua despedituta, eta kalifikazio epaimahaiaren ebazpena bere eginez, mankomunitateko lehendakariak erabaki du Nerea Navarro Lizarraga kontratatzea. Lan-kontratudun finko gisa ariko da lanean.