Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadi, Altean kontzentratuta

Guaixe 2025eko urtarrilaren 13a

Euskaltel Euskadi eta Laboral Kutxa Euskadiko plantillak, Altean. EUSKALTEL EUSKADI

Jorge Azanzak gidatzen duen taldeko txirrindulari sakandar bakarra da Iker Mintegi altsasuarra. Pablo Urtasun talde laranjara batu da kirol zuzendari gisa

2025 denboraldia hasi da eta sasoi betean egoteko ilbeltzaren 7tik 17ra Alteako Cap Negrethotelean kontzentratuta daude Euskaltel-Euskadi eta Laboral Kutxa-Euskadi taldeak. Hamaika lan egunen helburua denboraldia planifikatzea da, errepidean entrenamendu saioak egitea, kirol zuzendariek zehaztutako hainbat test egin eta, bestalde, biomekanikoak, antropometriak, osteopatia saioak eta taldeko eta banakako bilerak egitea. Gainera, material berrira egokitu beharko dira eta argazki ofizialak eta bestelakoak egin. 

Iker Mintegi Claverrek bere bigarren urtea du profesional talde laranjarekin. Txirrindulari sakandar bakarra da taldean, Jorge Azanza zuzendari altsasuarraren esanetara. Aurten beste sakandar bat batu da staff-era, Pablo Urtasun kirol zuzendari urdiaindarra. Bera eta Isasi kirol zuzendaria denboraldi honetako “fitxaketa onenak” direla azaldu zu Azanzak behin baino gehiagotan. Denboraldiari ekiteko ilusioz gainezka dago talde laranja, helburu nagusia zen den ahaztu gabe: ahalik eta puntu gehien lortzea, UCI maila ez galtzeko. 

Laboral Kutxa-Euskadik ilbeltzaren 19an du lehenengo lasterketa, Women Cycling Pro Costa de Almeria. Euskaltel-Euskadik, aldiz, ilbeltzaren bukaeran mustuko du denboraldia, Classica Camp de Morvedren.