Areto futboleko lehen maila autonomikoan talde sakandarren agintea ezarri da. Arbizu Kirol Taldea liderrak 7-3 hartu zuen mendean Vulcanizados Ruiz Tafa. Tafallako taldea aurreratu zen, baina Julen Mayok eta Jokin Urzelaik 2-1 aurreratu zuten taldea. Tafak bina berdindu zuen, baina hortik aurrera Arbizu izan zen jaun eta jabe eta Julen Mayok (beste bi gol), Gorka Ansak eta Andoni Goikoetxeak (2)) sartutako golei esker 7-3 gailendu zen Arbizu.
Altsasuk, bestalde, Erriberan jokatu zuen, Cascanteko Canteraren kontra. Partidak ez zuen kolorerik izan, Altsasu gailendu baitzen hasieratik. 0-5 irabazita itzuli ziren altsasuarrak, Joel Jarauta, Asier Salgado, Xabier Aiestaran, Denis Ordoñez eta Aritz Sevillaren golekin.
Arbizu Kirol taldeak jarraitzen du lehen autonomikoko lider (31 puntu), 3 puntura hirugarren postutik bigarren postura igo den Altsasu duela (28 puntu). Hamalaugarren jardunaldian Altsasuk Eskiroz kiroldegian Subiza Cendea de Galar izango du aurkari ilbeltzaren 18an. Arbizu Kirol Taldeak, aldiz, Gazte Berriak Antsoainen kontra jokatuko du baina partida atzeratu dute. Ilbeltzaren 29an, 19:30ean, Arbizun jokatuko da.