Lantokian zeudela, lan istripuen ondorioz, lau sakandar hil ziren 2024an. Lau hildakoak gizonezkoak ziren. Haietako bi eraikuntza sektorean lan egiten zuen, beste bat garraiolaria zen, eta industrian lan egiten zuen besteak.
ELAren arabera gutxienez 66 langile hil ziren lan istripuan Hego Euskal Herrian. LABen zenbaketaren arabera, gutxienez 64 dira. Nafarroan 24 eta 17 hildako zenbatu zituzten.