Euskaraldia 2025

Euskaraldiaren lehenengo urratsak

Guaixe 2025ko urt. 20a, 08:16

2025eko Euskaraldiko enbaxadoreen aurkezpena. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 22an, asteazkena, Euskaraldia Sakanan martxan jartzeko bilera irekia eginen dute, Lakuntzako Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.

Maiatzaren 15etik 25era izanen da 2025eako Euskaraldia. Laugarren edizioa izanen da, eta aurten lehenengo aldiz udaberrian izanen da. Lehenengo pausuak eman ditu ere egitasmoak: hamaika enbaxadoreak aurkeztu ditu, baita Bulego taldeak egindako abestia ere. Pixakanaka ere herrietan eta ibarretan aurkezpenak egiten joanen dira bertako taldeak aktibatzeko, eta ilbeltzaren 22an, asteazkena, 18:00etan, Sakanako Mankomunitateako egoitzan, Sakanan Euskaraldia martxan jartzeko bilera irekia deitu dute. Bertan, Taupa (Topagunea zena) mugimenduko ordezkariek berrikunzak aurkeztuko dituzte.