Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurari jarraituz, Nedgia Navarra SAk aurretiazko administrazio baimena eskatu du gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2025ean. Gas sarea zabalduko duen udalerrien artean Sakanako dozena bat daude: Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Espedientea jendaurrean jarriko da, Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean.