Sakandarrak gustura eta txukun Snowrunning Larra Belaguan

Maider Betelu Ganboa 2025ko urt. 29a, 11:00

Olatz Azazeta, Belaguan ahalegin betean. @snowrunninglarrabelagua

Azazetak, Manerok eta Razkinek lan ederra egin zuten Larra Belaguako lasterketa ezagunean

Ilbeltzaren 18an IX. Snowrunning Larra Belagua jokatu zen, elurretan egiten den Nafarroako lasterketa ezaguna. Guztira 240 korrikalari inguruk parte hartu zuten. Lasterketa, aldi berean, 2025eko Nafarroako eta Espainiako Snow Running Txapelketa izan zen, eta sakandarrak oso txukun aritu ziren. 

Proba absolutuan (12,92 km) Roger Comellas (Centre Quitxalla Excursionista) gailendu zen (1:01:59) eta bera da Espainiako txapelduna. Xabier Manero (Dantzaleku Sakana) 71. sailkatu zen (1:41:31), hamazazpigarren nafarra. Emakumezkoetan Cristina Trujillok (Todovertical) irabazi zuen (1:13:19) eta Espainiako txapelduna da. Olatz Azazeta (Dantzaleku) 28. iritsi zen (1:28:45), seigarren nafarra. 

Open mailan Joel Santamaria (1:05:02) eta Marija Brecko (1:26:44) nagusitu ziren. Eneko Razkin (Iratxo) hogeigarren iritsi zen helmugara (1:27:04).