Mank-ek Urdalurko ur sarea luzatzeko obren zuzendaritza emateko deialdia egin du

Guaixe 2025ko urt. 29a, 11:18

Urdalurko ur sareko lanak Zuhatzu ondoan. ARTXIBOA

Etxarren eta Irurtzun arteko tarterako da. 

Sakanako Mankomunitateak Urdalurko ur sarea Etxarrendik Irurtzuneraino luzatu nahi du aurten. Lan horien zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun koordinazio ardura emateko deialdia egin du. Eginkizun horregatik Mank 46.812 euro (BEZik gabe) ordaintzeko prest dago. Deialdian interesa duenak otsailaren 10eko 13:00ak arteko epea du bere eskaintza aurkezteko. 


Etxarren eta Irurtzun artean sareak izanen duen trazadura. MANK

Lan horiek Ekai eta Etxarrengo ur sareko lotunea Irurtzungo ur biltegiarekin lotuko ditu. Hoditeria, guztira, 4,8 km-ko luzeran jarri beharko da. Hoditeria Etxarrengo industrialdeko errepideari paralelo doa, haren hegoaldetik. Harivenasa enpresaren ertzetik pasa ondoren Arakil ubeldea, autobia eta Larraun ibaia zeharkatu ondoren Arakilek garatu gabe duen industrialdearen mendebalderaino iristen da hodia. Handik ur sareak NA-2410 errepiderantz eginen du. Autobiaren azpitik pasatuz ur sarearen adar bat Etxeberri eta Egiarreta hornitzeko bideratuko da. Bestalde hodi nagusia autobiaren ertzetik Akaborro industrialdea inguratu eta Matxain paretik Plazaola bide berderantz jotzeko. Han Iribastik etortzen den sarearekin lotu eta, bide berdearen gaineko larretatik, hodia ur biltegiraino iritsiko da.