Duela 25 urte...

Sokatira taldeak hiru domina

Guaixe 2025eko martxoaren 18a

Sakandarrek urrezko bi eta zilarrezko domina bat eskuratu zituzten  

Herbehereetan jokatu zen VI. Munduko Sokatira Txapelketan Sakanako emakumezkoen taldeak parte hartu zuen. Hiru dominako uztarekin bueltatu ziren ibarrera: kluben urrezkoa 480 kiloko mailan, maila berean urrezkoa Euskal Herria ordezkatuz eta 520 kiloko mailan zilarrezkoa Euskal Herria ordezkatuz. Lorpena ospatzeko Arbizun afari-omenaldia egin zen eta 140 pertsona elkartu ziren.