Lehen maila autonomikoan bi talde sakandarrak, Arbizu eta Altsasu, dira jaun eta jabe.
Arbizuk Iruñean jokatu zuen, Anaitasunaren kontra, eta lehia borrokatuan 3-4 gailendu zen Arbizu, Urtzi Nazabal (2) eta Julen Luis (2) jokalarien golei esker. Altsasuk Universidad de Navarra hartu zuen eta hasieratik nagusi izan ziren altsasuarrak. 4-1 gailendu ziren Javier Ordoñezek, Xabier Aiestaranek (29) eta Aritz Sevillak sartutako golei esker.
Lehen autonomikoan Arbizu Kirol taldea da liderra (34 puntu) partida bat gutxiagorekin. Altsasu bigarrenak puntu berberak ditu, 34 puntu. Arbizuk jardunaldi bikoitza du egunotan. Ilbeltzaren 29an, asteazkena, 19:30ean, sailkapenean bosgarren den Gazte Berriak taldea hartuko du Arbizun, hamalaugarren jardunaldiko atzeratutako partida. Eta hamaseigarren jardunaldian, ilbeltzaren 31n, ostirala, Arbizuk bederatzigarren den Los Sauces hartuko du Arbizun 19:30ean.
Altsasuri dagokionez, otsailaren 1ean Tuteran jokatuko du sailkapenean laugarren den Ribera de Navarra taldearen kontra, 12:30ean.